|
Hauek dira elkartearen helburu nagusiak:
- Fundazioak elkartzeko eta lankidetzan aritzeko bidea eta lekua
izatea, sektorearen interesen aldeko gure ahotsa, jarrera pluralista
batean oinarrituz, botere publikoekin hitz egiteko.
- Fundazioen sektorea ordezkatzea, eta beste erakunde batzuekin
hitz egitea. Sektorearen interesak defendatzea, lankidetzan eta
elkartasunean oinarrituz.
- Elkartutako fundazioen baterako estrategiak elkarren artean
zehaztea, fundazio jarduerak hobeto garatzeko.
- Pluraltasunean oinarrituz, fundazioen parte hartze handia eta
ahal bezainbesteko afiliazioa lortzea.
- Baterako hausnarketa egiteko, sektorearen aldeko erabakiak hartzeko,
eta administrazio publikoetan —foru, erkidego, estatu eta
Europakoetan—horien ordezkari izateko baliabide izatea.
- Fundazioen interes komunei erantzuten dieten sektore proiektuak
eta ekimenak bultzatzea eta koordinatzea.
- Fundazioak sor daitezen bultzatzea, gizarte zibilaren adierazpena
baitira.
|