|
Fundazioen Euskal Konfederazioa zenbait fundaziotako hamar lagunen
ekimenez sortu zen; izan ere, ahaleginak bateratzeko aukera aztertu
zuten. Eusko Jaurlaritzak berariazko legedia dauka, eta, ondorioz,
euskal fundazioen errealitatea eta estatukoena ez datoz bat.
Hori horrela izanik, euskal fundazioak elkartzeko eta lankidetzan
aritzeko plataforma izango den elkartea eratzea erabaki zuten. Horretarako,
jarduera interesgarriak egin, kideen arteko harremana erraztu eta
lan taldeak, jardunaldiak eta beste sektore proiektu batzuk egiten
dira.
Konfederazioa 2003ko apirilaren 1ean eratu zen, Donostiako Kursaal
jauregian. Fundazioak elkartzeko eta lankidetzan aritzeko lekua
izatea du helburu, eta sektorearen interesen aldeko gure ahotsa
da, jarrera pluralista batean oinarrituz, botere publikoekin hitz
egiteko.
|